Mostrando entradas con la etiqueta Aisialdia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Aisialdia. Mostrar todas las entradas

2012/05/19

Abian!


Antiguoko Gazteak abian gara: maiatza hasiera eta ekainerako ekintza multzoa antolatu dugu auzoa jantzi asmoz!

Maiatzak 26: 

DESESTRESAZIO TRIKIPOTEOA 
auzoan zehar 8 30tan Aulariotik hasita!

Ekainak 2:

TOKA TXAPELKETA
Gazkuña plazan (ordua zehazteke)

Ekainak 9:

FUTBITO TXAPELKETA
Frontoian egun osoan zehar giro bikainarekin!

Ekainak 16:

KALE HARTZEA

Zuen laguntzaz, hasiera ona eman nahi diogu gainean dugun udarari, animatu!

2012/05/15

Ekainaren 9an Antiguoko IV. Futbito Txapelketa

Ekainaren 9an Antiguoko Futbito Txapelketa izango da aurten beste behin. Ostiral honetan bertan irekiko da izen-emate epea ohiko tabernetan (Garai, Antiguotarra eta DOKAn) eta 25 euro izango dira taldeko. Pintxoak eta barra izango dira frontoi inguruan. Futbolaz gain, egun eta giro bikainaz gozatzea espero dugu berriz ere! Zuen zain!



2012/01/10

Tonbola Antiguoko Jaietan

Azkenik badatoz jaiak eta Antiguoko Gazteok ere, gure partea izango dugu bertan. Oraindik zehazteko dagoen bertsoaldiaz eta eskura dugun laguntza emateaz gain, jaiak animatzeko mila trastez osatutako tonbola bat jarriko dugu, bide batez datozen ekintzetarako diru pixka bat bilduz, beharko dugu eta!

Ostiralean (13an), MORPHINA + FEOS PERO MAJOS + 3GABE2 Kontzertuak hastearekin batera txoznen alboan izango da tonbola goizeko 3 terdiak arte.

Larunbatean, eguerditik animoak piztuta izango direnez, 8ak aldera irekiko dugu tonbola, txoznak itxi eta TRAKETS bukatu arte. 

Euro bakarraren truke, ehundaka sari eta gauaz gozatzeko beste aitzakia bat!

2011/12/31

Euskal Selekzioa eta ofizialtasuna

Euskal Herriko selekzioaren partiduaz baino gehiago, festaz eta giroaz gozatzeko aukera izan genuen  28an Bilbon.

Ofizialtasunaren alde benetako pausoak eman behar direla zabaldu nahi dugu, futbol partidua dirua biltzeko tresna bat beharrean aldarrikapen serio bat bihur dadin.




Besterik gabe, mila esker gurekin bat egin zenuten gazte guztiei!

2011/12/19

Antiguoko Gazteekin Euskal Selekzioaren partidura

Abenduaren 28an Euskal Selekzioak Tunez-en aurkako partidua jokatuko du San Mamesen.
Antiguoko Gazteok autobusa antolatu dugu, baita sarrerak eskatu ere, ofizialtasuna aldarrikatu zein gozatzera nahi duena bertaratu dadin. 


Sarrera + Autobusa 35 euro izango dira. Sarrerak nahiko toki onean dira, eta autobusa Antiguoko Elizatik  11etan atera eta goizeko 2tarako itzuli.
Interesatuek, ahalik eta azkarren kontaktatu gurekin telefono honen bitartez: 648536286






2011/12/06

Abenduaren 17an Antiguo-Txiki Jaiak

Martutene eta inguruko uholdeekin izandako arazoak medio, Antiguoko festak finantzatzeko diru-laguntzek atzerapena izan dute. Baina, ez dugu nahi honek Antiguoko jaien ospakizuna eragin dezaten, eta horregatik, festetarako motorrak berotzen hasi eta finantzazioan lagundu asmoz, Antiguoko Jai Batzordeak "Antiguo Txiki" eguna antolatu du abenduaren 17rako.




Antiguoko Gazteok gure laguntza eskaini nahi diogu ekitaldiari, eta bertan izango gara. Zu ere animatu nahi zaitugu, primeran pasa eta bide batez laguntzatxo bat emateko aukera duzu.



2011/11/21

Erraustegiaren aurkako eguna

Datorren larunbatean (azaroak 26) erreaustegiaren aurkako jardunaldia ospatuko da Usurbilen. Antiguoko Gazteak talde bezala azalduko ez bagara ere, antiguotar gazteei bertaratzeko deia luzatu nahi dizuegu.



Hona hemen informazio gehiago egunaren inguruan.

Antiguo - Añorga - Igeldo

Pasa dira urteak Antiguo, Añorga eta Igeldoko gazteak topaketak egiten hasi ginenetik, eta aurten Igeldo Herriari tokatu zitzaion txanda pasa den larunbatean.


Hauxe izan zen programa:


-11:00etan: Probak/jolasak, herri/auzoen artean
-14:30etan: Bazkaria bertako bertsolariekin 
-18:30etan: Trikipoteoa Igeldon zehar

-21:30etan: Kontzertuak: NPJ + Ai Ene! 

Antiguotarrok kolore gorriz jantzi genuen Igeldo, eta probetan irabazterik izan ez bagenuen ere, egun berezi batetaz gozatu genuen.

Badakizu, hurrengo batean, gerturatu eta animatu parte hartzera!