Atzo goizean goiz Ertzainak Alde Zaharreko Uxotegi gaztetxean sartu eta itxi egin zuen, zerradura aldatu eta sarrera bideak estalita. Momentu horretan ez zegoen inor barruan.
Autoritateek hala nahi ez duten arren gazteok autogestiorako espazioen beharrean gaudelako, eta horretarako erabili gabe eta hutsik dauden milaka gune daudelako, okupazioaren bideari eutsiko diogu. Antiguoko Gazteok gure babesa adierazi nahi diegu Uxotegi proiektukoei eta gazteontzat bakarrik ez, gizartearentzat ere gaztetxeak beharrezko eta emankorrak direla aldarrikatu.
Auzo bat, gaztetxe bat!
Mostrando entradas con la etiqueta Gizartea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Gizartea. Mostrar todas las entradas
2011/12/27
2011/12/24
Esnatu, Sortu, Trukatu eta Eraldatu
Gabonak oinarrizko ideiatik hurrundu eta kontsumismoaren erakusle bihurtu dira gaur egun. Antiguoko Gazteak ez gatoz bat ideia horrekin, eta horregatik, kontsumismoaren aurkako jardunaldia antolatu dugu abenduaren 30 goizerako.
Hitzaldiaren bitartez (oraindik hizlaria konfirmatzeko dago, baina kontsumismoaren aurrean hartu daitezken neurrien inguruan izango da) antiguotarrak erreflexiora deitu nahi ditugu.
Tallerretan, gabonetako opari bezala balio ditzaketen gauza errazak sortzeko soberan dugun materiala erraztuko diegu hurbitltzen direnei.
Trukaketarekin bukatuko dugu, jardunaldiak gure eguneroko jarrera alda dezan saiatu ondoren.
2011/12/06
Eta Gazteok Zer?
Eta gazteok zer?
Irudiaren azpikaldeko esteka jarraituz, Euskal Herriko gazteon aldaketa eta joera sozio-politikoekin lotutako ikerketaren emaitza izango duzu ikusgai. Gomendagarria oso.
Web-orrialdea ere badago, politika egiteko bide desberdinen inguruan etabar, hainbat gogoeta biltzen dira bertan, baita proiektuaren aurkezpena ere.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
