Mostrando entradas con la etiqueta Kultura. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Kultura. Mostrar todas las entradas

2011/12/03

Euskararen Eguna


Gaur abenduak 3, Euskararen Eguna da. 

Gure proiektua aurrera eramateko saiakeran, eta Antiguoko jaiak ere gainean izanik jada, ez dugu denborarik izan gaurko egunerako fundamentuzko ezer antolatzeko, baina halaz ere, euskararen erabilera bada Antiguoko Gazteak arduratzen gaituen gaia.

Gaurko eguna ospatzeko modu egokiena, euskaraz bizitzen jarraitzea da, eta orain arte pausoa eman ez baduzu ere, aukera ona izan daiteke hasiera emateko.



Euskaldun guztiek osatzen dugu euskara, eta euskarak osatzen gaitu euskaldun guztiak. Denon zatia garrantzitsua da, Antiguotarrona ere bai.

2011/11/21

Antiguo - Añorga - Igeldo

Pasa dira urteak Antiguo, Añorga eta Igeldoko gazteak topaketak egiten hasi ginenetik, eta aurten Igeldo Herriari tokatu zitzaion txanda pasa den larunbatean.


Hauxe izan zen programa:


-11:00etan: Probak/jolasak, herri/auzoen artean
-14:30etan: Bazkaria bertako bertsolariekin 
-18:30etan: Trikipoteoa Igeldon zehar

-21:30etan: Kontzertuak: NPJ + Ai Ene! 

Antiguotarrok kolore gorriz jantzi genuen Igeldo, eta probetan irabazterik izan ez bagenuen ere, egun berezi batetaz gozatu genuen.

Badakizu, hurrengo batean, gerturatu eta animatu parte hartzera!