Azkenik badatoz jaiak eta Antiguoko Gazteok ere, gure partea izango dugu bertan. Oraindik zehazteko dagoen bertsoaldiaz eta eskura dugun laguntza emateaz gain, jaiak animatzeko mila trastez osatutako tonbola bat jarriko dugu, bide batez datozen ekintzetarako diru pixka bat bilduz, beharko dugu eta!
Ostiralean (13an), MORPHINA + FEOS PERO MAJOS + 3GABE2 Kontzertuak hastearekin batera txoznen alboan izango da tonbola goizeko 3 terdiak arte.
Larunbatean, eguerditik animoak piztuta izango direnez, 8ak aldera irekiko dugu tonbola, txoznak itxi eta TRAKETS bukatu arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario