Martxoaren 17an egun berezia izango da Donostiarrentzat, festa giroan euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatuko baitugu. Antiguoko Gazteok ere bat egingo deialdiarekin, eta bertaratzeko gonbidapena luzatu nahi dizugu.
Kaixo, euskaltzale!!!
Euskal Herrian Euskarazek antolatuta, "Euskaraz Bizi Eguna" ospatuko da Donostian. Aurtengo leloa Euskalduna naiz eta harro nago izango da.
Martxoaren 17an bertan izango garelakoan. Ondo izan, eta hala nahi baduzue, zabaldu mezu hau lau haizeetara!!!
EGITARAUA:
GOIZA (Trinitate plazan)
11:00etan:
-Txupinazoa, kalejira eta bihurrikeriak Bonberenea Txarangarekin eta Porrotx pailazoarekin
- Puzgarriak eta haurrentzako tailerrak
- Azoka, musika, kale-animazioa eta kantu-jira Alde Zaharreko kaleetan barna
11:30etan:
-Hizkuntza jokabideen tailerra San Telmo aretoan
12:00etan:
- Bakarrizketa saioak San Telmo aretoan
EGUERDIAN (Konstituzio plazan)
- Ehunka lagunentzako herri bazkaria eta kantu jira
ARRATSALDEAN:
18:30etan:
-Nazio manifestazioa Bulebarretatik hasita. Euskalduna naiz eta harro nago lelopean kalejira alai eta koloretsua eginen da. Ondoren Patxaranga alde zaharreko kaleetan barna. Herri dantzak Konstituzio plazan
ILUNTZEAN (Trinitate plazan)
Kontzertuak: Skakeitan, 3gabe2 eta Betagarri
No hay comentarios:
Publicar un comentario