Pasa dira urteak Antiguo, Añorga eta Igeldoko gazteak topaketak egiten hasi ginenetik, eta aurten Igeldo Herriari tokatu zitzaion txanda pasa den larunbatean.
Hauxe izan zen programa:
-11:00etan: Probak/jolasak, herri/auzoen artean
-14:30etan: Bazkaria bertako bertsolariekin
-18:30etan: Trikipoteoa Igeldon zehar
-21:30etan: Kontzertuak: NPJ + Ai Ene!
Antiguotarrok kolore gorriz jantzi genuen Igeldo, eta probetan irabazterik izan ez bagenuen ere, egun berezi batetaz gozatu genuen.
Badakizu, hurrengo batean, gerturatu eta animatu parte hartzera!
No hay comentarios:
Publicar un comentario