Nor Gara







NOR GARA?


Antiguoko Gazteak auzoaren beharrak eta batez ere bertako gazteonak lantzen dituen gazte taldea gara. 


Horretarako,  egungo aisialdi ereduarekin bat ez gatozenez, berdintasunean eta partaidetzan oinarritutako aisialdi euskalduna proposatzen dugu, hainbat ekintza eta ekitaldi auzolanean antolatuz.











NONDIK GATOZ?


Gaur egungo taldea osatu aurretik, bazen gazte talderik antiguon, baina helburuek aurrera egiten ez zutela ikusi ondoren, proiektu berri bat hasteko beharra ikusi genuen.


Proiektu berriari hasiera emateko, urte hasieran Marasma Saretzeari ekin eta diagnostiko bat osatu genuen auzoko hainbat gazteri galdetegi bat betetzeko eskatuz. Lan horren ostean, lehen eskutik ezagutu genituen auzoko gazteen nahi, behar zein arazoak: aisialdi monotonoa, pasibitatea etab... 


Informazio guztia aztertu ostean, hainbat helburu edo betebehar zehaztu genituen eta baita jende berria erakarri ere. Lan horren emaitza da gaur egun osatzen dugun taldea.







NORA GOAZ?

Gaur egun, Villa Alegriako Gaztegunean izango dena osatzeko prozesuan gaude, ekainetik aurrera bertan hainbat proiektu aurrera eraman ahal izateko.
Hemen duzu informazio gehiago.