2011/10/18

Eskuorria

Gure asmo eta jarduerak zabaldu asmoz, eskuorri bat banatu nahi izan dugu antiguoko gazte zein helduen artean. Galdu baduzu edota beste norbaiti bidali nahi badiozu, hementxe daukazu:



Kaixo gazte!

Antiguoko gazteak gara eta udara hasieratik biltzen ari gara, auzoan ikusten ditugun beharrak lantzeko. Auzoan aisialdi baten beharra dagoela uste dugu, aisialdi alternatiboa, euskalduna, GUZTIONTZAT irekia eta berdintasunean oinarritua. Baina aisialdi alternatibo hau aurrera eraman ahal izateko leku fisiko baten beharra dugula uste dugu eta honetarako proiektu bat osatzen ari gara.

Amaitzeko, gure asmoek aurrera egin ahala, jakinaren gainean jarriko zaituztegu eta gonbidatuta zaudete gurekin bat egin edo zalantzak argitu nahi badituzue bileretara etortzera. Beraz, nahi izan ezkero ostiralero 18:30tan Antiguoko frontoian biltzen gara.

Edozein galdera edukiz gero edo zuen aportazioak egiteko hona hemen gure korreoa:

antiguokogazteak@.yahoo.com
antiguosaretzen@gmail.com


Laster eduki eta informazio gehiago izango duzue zain. 






No hay comentarios:

Publicar un comentario