2013/03/19

Martxoaren 23an, auzolana eta lehenengo bilera

Kaixo gazte!
Jakingo duzunez udaletxeak Villalegria etxea (Lugaritzen atzean/Eriz pasealekua)gazteon eskutan utzi berri du. Etxe honen kudeaketa gure eskuetan geldituko da eta orain da honen nondik norakoak eta helburuak finkatzeko unea. Tailer ezberdinak, hitzaldiak, festak, erakusketak,eta abar, mila ekintza mota gauza daitezke bertan, eta zure iritzia eta laguntza behar dugu proiektua eraikitzen hasteko.

Gazteontzako eta gazteongandik sortutako aisialdi alternatibo bat lortzeko aukera paregabea daukagu aurrean eta ezin dugu alde batera utzi. Datorren larunbatean, martxoaren 23a, bilera ireki bat antolatu dugu gazte guztiei irekia etxe huts hau ekintzaz eta nahiez betetzeko.

 Bilera goizeko 9:30-9:45tan hasiko da eta 12etan hamaiketakoa egingo dugu (guztiok ekarritako elkar banatuz) ondoren AUZOLANAri ekiteko.

ANIMATU ETA PARTE HARTU LAGUNEKIN BATERA!!

Martxoak 23an 9,30etan Gaztetxean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario