2012/03/13

Brigada internazionalistak 2012

Pasa den ostiralean, brigada internazionalistak antolatzen dituen Askapena taldeko kide baten bisita izan genuen.

Euskal herriko gatazka beste herri batzuetakoekin konpartituz, elkarlanean arituz eta elkar irakatsiz aurrera eramatea bilatzen duen taldea da hau, horretarako hainbat esparru landuz: sistema ekonomiko alternatiboak, memoria historikoa, jatorrizko herriak...

Horretarako hainbat herrialderekin dute kontaktua, eta bertara brigadak antolatzen dituzte: Venezuela, Palestina, Argentina...

Interesa duenak, webgunean du informazioa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario