2011/12/27

Uxotegi hustu eta itxi du Ertzainak

Atzo goizean goiz Ertzainak Alde Zaharreko Uxotegi gaztetxean sartu eta itxi egin zuen, zerradura aldatu eta sarrera bideak estalita. Momentu horretan ez zegoen inor barruan.


Autoritateek hala nahi ez duten arren gazteok autogestiorako espazioen beharrean gaudelako, eta horretarako erabili gabe eta hutsik dauden milaka gune daudelako, okupazioaren bideari eutsiko diogu. Antiguoko Gazteok gure babesa adierazi nahi diegu Uxotegi proiektukoei eta gazteontzat bakarrik ez, gizartearentzat ere gaztetxeak beharrezko eta emankorrak direla aldarrikatu.

Auzo bat, gaztetxe bat!

No hay comentarios:

Publicar un comentario