2011/11/27

Antiguoko Gazteak emakumeenganako indarkerkeriaren aurka

Pasa den ostiralean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako egun internazionala izan zen, eta guk auzoan hainbat kartel kokatu genituen erreflexiorako deia eginez. Horretarako hainbat datu bildu genituen eta karteletan plazaratu, estereotipoetatik kanpo ere indarkeria matxista badagoela argi utzi eta arazoaren aurrean izan beharreko jarrera aktiboa sustatu nahian.








EAEko erasotzaileen %58a eta biktimen %67a 18-40 urte bitartekoak dira


Erasotzaileen %55a EAEan jaioa da. Aurreiritziekin bukatu!

Gizarte osoak duen arazo bat da, eta gazteok zein antiguotarrok orokorrean gogor ekin behar diogu honekin bukatzeari.


Denok egin behar diogu kontra:


ERASOTZAILERIK EZ!  EZ ANTIGUON EZ INON!

No hay comentarios:

Publicar un comentario